Bidasoa-Txingudiko gazteentzako lehiaketa

GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA

11–16 urte · TALDEKA · BIDEO BATEAN

ZER DA GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA?

Elikadurari buruz hitz egiteko, ideiak proposatzeko eta gauzak probatzeko lehiaketa da Gazteak On.

Zuen eskolan, auzoan edo inguruan elikadurarekin lotutako zerbait aldatu nahiko zenukete?

Agian:

  • eskolako baratze bat sortu,
  • jantokiko elikadura hobetu,
  • tokiko produktuak ezagutarazi,
  • janari-hondakinak murriztu,
  • elikadura osasungarriagoa sustatu,
  • edo zuen ideia propioa garatu.

Zuek proposatu. Zuek egin. Zuek kontatu.

Hori da Gazteak On.

NOLA PARTE HARTU?

01

TALDEA OSATU

Bildu zuen taldea eta aurkitu heldu erreferente bat.

Taldea osatu

BETEBEHARRAK

11-16 urte bitarte
·

Bidasoa-Txingudi eskualde zabala
·

Heldu erreferente bat

02

IDEIA AUKERATU

Zer aldatu, sortu edo hobetu nahiko zenukete?

Ideia aukeratu

IDEIA ZAPARRADA

Zer dago zure platerean?

Nondik dator?

Nola ekoiztu da?

Zer gertatzen zaio gero?

03

PROIEKTUA GARATU

Ikertu, pentsatu, probatu eta martxan jarri zuen ideia.

Proiektua garatu

IRIZPIDEAK

Originaltasuna
·

Inpaktu komunitarioa
·

Gidoia

·

Alde Teknikoa

04

BIDEOA SORTU

Kontatu zer egin duzuen eta zergatik.

Bideoa sortu

EZAUGARRIAK

30s - 2min bitarte
·

Modu horizontalean grabatua
·

Eskualdeko 3 hizkuntzak

05

BIDEOA BIDALI

Bidali zuen bideoa epea amaitu baino lehen.

Bideoa bidali

NOLA BIDALI?

Wetransfer -en bidez
·

Aurkezpen fitxa atxikituz
·

2027ko Apirilaren 9a baino lehen

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Bidasoa-Txingudi eskualde zabaleko 11-16 urte bitarteko gazteentzat, taldean.

Talde bakoitzak heldu erreferente bat izango du.

Parte hartzen duten gazteek ez dute zertan adituak izan behar. Ideia bat, kuriositatea eta zerbait egiteko gogoa nahikoa dira.

3. EDIZIOA MARTXAN DA!

1- IZEN EMATEA

2026/11/13 – 2027/01/31

Proiektu bat aurkeztu nahi duzue? Saiatu zuen ikastetxe edo hezi-gunearentzat sari bat irabazten!

Zuen proiektua aurkeztu aurretik, kontsultatu oinarriak eta egiaztatu irizpideak betetzen dituzuela.

2- BIDEOEN AURKEZPENA

2027/02/01 – 2027/04/09

Bidali zuen bideo eta aurkezpen fitxa bideoak@gazteakon.eus helbidera WeTransfer-en bidez.

Deskargatu Aurkezpen fitxa

3- BIDEOEN AZTERKETA

2027/04/12- 2027/05/07

Ebaluazio Batzordea arduratuko da proiektu bakoitza aztertzeaz. Irizpide guztiak betetzen dituzten proiektuak baino ez dira kontuan hartuko.

4- PROIEKTUEN BOZKETA

2027/05/10 – 2027/05/28

Aurkeztutako bideoak ikusi eta gogokoen dituzun 3 proiektuen aldeko botoa eman Herritarren Sariaren aukeraketan parte hartzeko.

Fase honetan zehar, epai-mahaiak  epai-mahaiaren saria aukeratuko du.

5- SARI BANAKETA

2027/06/04

Etorri Bioterra Azoka Ekologikora eta ezagutu itzazu proiektu irabazleak!

6- SARIEN GAUZATZEA

2027/10/31 baino lehen

Epai-mahaiaren edo Herritarren Saria irabazi baduzue, antolatzaileak zuekin jarriko dira harremanetan.

Saria taldeak ordezkatzen duen erakundearentzako izango da. Ikastetxe edo gunearen elikadura burujabetza hobetzeko ekintza izaera izango du eta erakundearekin batera adostuko da.

ETA IRABAZTEN BADUZUE?

EPAIMAHAIAREN SARIA

600 €-ko balioa*

*Sariak ikastetxe edo hezigunearen espazio eta baliabideen arabera adostuko dira.

HERRITARREN SARIA

400 €-ko balioa*

*Sariak ikastetxe edo hezigunearen espazio eta baliabideen arabera adostuko dira.

ORAINDIK EZ DUZU EMAN IZENA?

ZEREN ZAIN ZAUDE?

AURREKO EDIZIOAK

2027ko Epaimahaiaren Saria

Eko-Ordezkariak 3-4, Toki Alai Ikastetxea, IRUN

2027ko Herritarren Saria

Arazoa vs. Konponbidea, El Pilar Ikastetxea, IRUN

2026ko Epaimahaiaren Saria

Ohitura osasuntsuen bila, Toki Alai Ikastetxea, IRUN

2026ko Herritarren Saria

Gure gosaria, Toki Alai Ikastetxea, IRUN

2026ko Aipamen Berezia

Gure baserria, El Pilar Ikastetxea, IRUN

AURREKO EDIZIOETAKO BIDEO GUZTIAK IKUSI NAHI DITUZU?