ALDAKETA ZUREKIN HASTEN DA!
IDEIETATIK EKINTZARA
Mundua aldatzeko ez da ideia handirik behar. Eguneroko ekintza txikiek ere eragin handia izan dezakete!
Aukeratu erronka bat, jarri martxan zure ideia edo ezagutu beste gazte batzuk zer egiten ari diren.
PREST ZAUDE?
AUKERATU ZURE ERRONKA!
Ez da beharrezkoa dena batera aldatzea. Hasi ekintza txiki batekin eta deskubritu zenbat gauza egin ditzakezun zure inguruan!
Sasoiko detektibeak
Aztertu zure inguruan zein elikagai diren sasoikoak.
⏱️ Iraupena: 30 minutu
IRAULI TXARTELA ↻
ZURE MISIOA
1. Aukeratu etxean edo eskolan jaten dituzuen 5 fruta edo barazki.
2. Ikertu nondik datozen eta urteko zein garaitan hazten diren zuen inguruan.
3. Bereizi sasoikoak direnak eta ez direnak.
4. Aukeratu sasoiko elikagai bat eta pentsatu nola erabil dezakezuen hurrengo otorduan.
ZER DESKUBRITU DUZU?
Zein elikagaik harritu zaitu gehien?
Zero xahuketa!
Zenbat janari botatzen dugu konturatu gabe? Bihurtu elikagaien xahuketaren detektibe eta bilatu hori murrizteko moduak!
⏱️ Iraupena: 5 egun
IRAULI TXARTELA ↻
ZURE MISIOA
1. Behatu 3 egunez etxean edo eskolan zenbat janari botatzen den.
2. Idatzi zer botatzen den eta zergatik.
3. Pentsatu janari gutxiago alferrik galtzeko 2 ideia.
4. Jarri ideia bat praktikan eta ikusi zer gertatzen den!
LORTU DUZUE?
Zer aldatu da zuen ohituretan?
Eman bizitza zure inguruari!
Zure eskola, auzoa edo herria berdeagoa izan daiteke? Begiratu ingurura eta aurkitu naturari leku gehiago egiteko aukera bat!
⏱️ Iraupena: aste bat
IRAULI TXARTELA ↻
ZURE MISIOA
1. Eman buelta bat eskolan edo auzoan eta behatu naturak zer leku duen.
2. Aurkitu hobetu daitekeen txoko bat.
3. Pentsatu naturari mesede egingo dion ekintza bat: landareak zaindu, polinizatzaileentzako loreak proposatu, berdegune bat hobetu...
4. Partekatu zuen ideia arduradunekin eta, baimena baduzue, jarri martxan!
ETA ORAIN?
Zer aldatuko zenukete zuen inguruan?
ZURE TXANDA!
ERRONKAREN BAT EGIN DUZU?
Kontatu nola joan zaizun! Zer ikasi duzu? Zer izan da errazena edo zailena?
Zure esperientziak hurrengo erronkak hobetzen lagunduko digu.
IDEIAK MARTXAN!
BEGIRATU ZERTAN ARI DIREN!
Baratze bat sortu, hondakinak murriztu, auzoa eraldatu, elkartasun-ekimen bat antolatu…
Gazteak gauza harrigarriak egiten ari dira!
Ezagutu beste ikastetxe eta talde batzuen ekimenak, inspiratu eta animatu zurea partekatzera.
GURE ESKOLAKO BARATZEA
Toki Alai Ikastetxea, Irun
DBH 2
Ikastetxeko patioan baratze bat sortu dugu, elikagaiak nola hazten diren ezagutzeko eta biodibertsitatea sustatzeko.
3 EGUNEKO OINEZKO BIDAIA GORBEIARA
Urduñako Herri Eskola, Urduña
LH 6
Lehen Hezkuntza bukatzen dugula ospatzeko, 3 egun osoz ibiltzera goaz mendira denok elkarrekin.
PATIO BIRNATURALIZAZIOAREN DISEINUA
Toki Alai Ikastetxea, Irun
HH
Gure patioa birnaturalizatzeko diseinu partehartzailea egin dugu. Mugitzeko, zikintzeko eta esperimentatzeko toki goxo, lasaia, naturala eta segurua nahi dugu!
ETA ZUEK, ZERTAN ARI ZARETE?
Zuen ikastetxean, taldean edo herrian ingurunea hobetzeko zerbait egiten ari zarete?
Baratze bat sortzen, hondakinak murrizten, elkartasuna sustatzen edo beste edozein ekimen martxan jartzen?