Bozkatu gustuko dituzun proiektuak!
Ongi etorri Gazteak On – Elikadura Erronka lehiaketaren bozka fasera.
Bozka honetan parte hartzeko bideoak ikusi eta gustukoen dituzun hiru lanak aukeratu behar dituzu. Ondoren, bozka eman botoia sakatu eta argibideak jarrai itzazu.
Zure bozka herritarren saria erabakitzeko baliagarria izango da!
AMONAREN ETXEA
Jatetxe hau Amonaren etxea deitzen da, lehenengo platera zopa da, bigarren platera olagarroa da eta postrea jogurra frutekin da. Irunen dago eta hiru persona eramaten dute: ALEJO, AITANA I, eta ALBERTO.
Oso aipamen onak ditu eta jendeak asko gomendatzen du. Jatetxeko sortzaileak oso pozik daude, beren jatetxea gailentzen ari dela ikusten ari direlako. Eta hau esaten dute:
“Guretzako ideia oso ona izan zen jatetxe hau sortzea, Zergatik? Ba hirurok nahi genuen jatetxean lan egin eta gurea sortzea bururatu zitzaigulako. Perfektua da dena koordinatuta ateratzen delako, ni, Alejo, sukaldaria, Aitana, sukaldaria eta Alberto zerbitzaria garelako.”
BETIKO JATETXEA
Menu osasuntsu bat prestatu dugu. Menua prestatzeko leku ezberdinetan bilatu dugu janaria. Lehenengo plateran pasta entsalada bat prestatu dugu. Bigarren platetarako indioilar azpizuna eta piper batzuk egin ditugu eta postrerako jogurra frutekin.
DIAMONT JATETXEA
Menu osasuntsu bat egin dugu. Gure menua 28€ balio du. Lehenengo platera entsalada bat da, bigarren platera barazkiko kebap-a eta postrerako marrubizko granizatu bat dago.
ESPAINIAKO ZAPORE HUTSA
Gu 1. DBHko ikasleak gara eta naturako eta mateko eremukako lanean menu osasuntsu bat asmatzeko animatu gaituzte. 3 egunez egon gara gure menua osatzen eta prestatzen. Gure menua hau da: 1. platera: brokolia barazkiekin. 2. platera: oilaskoa rokefort-era. Postrea: sagar erreak.
GOZAMEN TXOKOA
Kaixo denoi gu El Pilarreko 1. DBHko ikasleak gara eta bideo txiki honetan guk egindako menua aurkeztuko dizuegu. Lehenengo platera arrain zopa da, bigarren platera oilasko bularkiak entsaladarekin eta postrerako kefir jogurta hurrekin eta marrubiekin. Gure bideoan hiru hizkuntzak agertzen dira: Euskara, Gaztelania eta Frantsesa. Hiru pertsonaia agertzen dira: Sukaldari frantsesa, zerbitzaria eta bezeroa. Oihane sukaldaria da, Flavia zerbitzaria eta Iraia bezeroa. Espero dugu gure bideoaz gozatzea!
GURE BASERRIA
Kaixo, El Pilarreko 1.DBHko ikasleak gara eta gure menu osasungarria aurkezteko bideo txiki bat prestatu dugu. Bideoan, gure menua agertzen da, entsalada, bakailua pil-pilean eta marrubiak natarekin hain zuzen ere.
Pertsonaiak sukaldaritza-programa batean daude eta “Gure Baserri-ko” menu ospetsua berregin behar dute. Bi talde daude, hauetako batek programa saboteatzen. Bitartean, arazo txiki batzuk egoten dira.
GURE GOSARIA
Gure ikaslegoak eta ikas komunitateak daukan gosaltzeko ohiturei buruzko diagnosi bat egin dugu google galdetegi bidez.
Diagnosiaren ondoren ikasleekin bildu eta hausnarketa baten ondoren “energimetroa” martxan jartzea proposatu dute ikasleek. Energimetroak kolore desberdinetako txartelak erabiliz modu zuzenean bistaratuko die ikasleei egindako gosaria osasuntsua den edo ez, kontzientziazio bat lortzeko asmoz.
Azkenik lehiaketa txiki bat antolatuko dugu, hilabete baten buruan gosari “osasuntsu”-ak egin dituzten geletan, tutoritza orduan, zinema eta palomitak eskainiko dira.
Azken bi urratsak, energimetroa eta lehiaketa, datorren ikasturtean jarriko dira martxan gure ikastetxean.
Prozesu hau adierazi nahi izan dugu bideo labur honetan.
HEALTHY RESTAURANT
Kaixo gu 1.A ko ikasleak gara eta gaur gure menu osasuntsua azalduko dizuegu, goazen aurrera! Lehenengo plateran tomatezko entsalada daukagu, gero segidan bularkia patatekin eta bukatzeko postrea mazedonia goxo-goxoa. Gu bideoa egiten ari gara gure irakasle batek esan zigulako. Gure partez espero dugu zuen gustokoa izatea eta espero dugu sortzen disfrutatu dugun bezala zuek ere ikusten disfrutatzea.
IRUN EXPRESS
Kaixo, gu 1 A-ko ikasleak gara,Carolina, Maialen, Marco eta Kaiet. Gaur aurkeztuko dizuegu eremukako proiektu bat, onetan menu osasuntsu bat sortu dugu, espero dugu zuen gustoko izatea!
IRUNGO JATETXEA
Gu El Pilar Ikastetxeko ikasleak gara eta 1DBHn gaude.
Gu Maier, Paula, Iker eta Urko gara
Matematika eta naturako tailerrean, menu osasuntsu bat eskatu digute jatetxe baterako. Kilokaloria baxuak izan behar ditu eta gure organismorako, osasuntsua. Jatetxearen izena, Irungo Jatetxea da. Eta menua hiru platerez osatuta dago:
- Lehenengo platera: Pasta integrala-otarrainxkekin
- Bigarren platera: Urraburu errea
- Postrea: Etxeko sagar tarta
Menuaren prezioa 21€ dira.
Lana honen helburua janari osasuntsua egitea da.
¿Eta, zergatik parte hartu nahi dugu? Gazteak On – Elikadura Erronka lehiaketan parte hartzea aukera paregabea da. Gure proiektua elikadura jasangarriari eta osasuntsuari buruzko ideia berritzaileak sortzeko eta partekatzeko.
Zuek ere parte har dezakezue! Animatu eta parte hartu elikadura jasangarriaren erronkari.
Guretzat, elikadura osasungarria eta jasangarria ez dira soilik ideiak, baizik eta etorkizunerako beharrezko pausoak. Zuen ideiak espero ditugu!
KALAYO JATETXEA
Kaixo, gu El Pilar Ikastetxeko 1.DBHko ikasleak gara eta gure menua aurkeztuko dizuegu. Lehenengo platera, arroza frantsesera da eta bere osagaiak arroza, tortila frantsesa eta urdaiazpiko zatitxoak dira. Bigarren platera, bularkia plantxan da eta bere osagaiak bularkia, patatak, tomatea eta letxuga dira. Eta postrea mamila marrubiekin da.
KHON-KHON JATETXEA
Gu, Xarma, Ibai, Jone eta Koldo gara eta jatetxe bat ireki dugu Khon-Khon deitzen dena. Konturatu gara jendea oso gaizki jaten ari dela eta horregatik menu osasuntsu bat egin dugu. Lehenengo platerarako, ilarrak urdaiazpikoarekin sortu dugu, bigarren platerarako, oilaskoa letxugarekin eta postrerako marrubiak gainakin jarri ditugu. Gure jatetxeko produktu guztiak gure baserrikoak dira. Menua oso ona eta osasuntsua da. Menua, oso merkea da, bakarrik 11€ balio du.
MAHAI JATETXEA
Gure helburua elikadura osasungarri eta ondo jatea da, gorputza eta burua ondo mantentzeko. Horretarako, menu orekatu eta osasuntsu bat prestatu dugu, gorputzak behar dituen elikagai guztiak izateko. Garrantzitsua da janariak ondo banatuak egotea, osasuna zaintzeko eta ondo sentitzeko.
Gainera, ingurunea ere kontuan hartu dugu, eta gure janariak jasangarriak izatea nahi dugu. Hori lortzeko, bertako eta denboraldiko produktuak erabiltzen ditugu. Guzti hau jendeak bizimodu osasuntsuagoa eta arduratsuagoa izaten laguntzeko egiten dugu. Elikadura onak energia gehiago ematen du, osasuna hobetzen du eta bizitza hobeagoa izaten laguntzen du. Beraz, gure helburua jaten ez ezik, ingurunea zaintzea da.
OHITURA OSASUNTSUEN BILA
Gure hamaiketakoaren inguruko ohiturak aztertu ditugu, horretarako inkesta bat diseinatu dugu eta ikas komunitatean zabaldu dugu “google inprimaki” -en bidez, informazioa biltzeko asmoz. Emaitzak aztertu ondoren, hamaiketakorako genituen ohiturak osasuntsuak ez zirela ikusi genuen. Hau aldatzeko asmoz eskolan “frutaren eguna” prestatzea proposatu genuen. Astean behin jangelan sobratutako fruta ikasleei eskaintzen diegu, hamaiketako osasuntsu bat sustatuz eta fruta zakarretara ez botatzea edota hondatzea sahiestuz.
BOZKETA-GALDETEGIA
Aukeratu gehien gustatu zaizkizun 3 bideoak