Select Page

Bozkatu!

Ongi etorri Gazteak On – Elikadura Erronka lehiaketara

Hauek dira 2026eko erronkan aurkeztu diren proiektuak:

7 EGUN 7 KEINU

Tiktoken ikusi dugu lehiaketa bat 7 egunez 7 keinu osasuntsu probatuko dugula. Adibidez lehenengo egunean korrika pixka bat egingo dugu, bigarren egunean fruta gehiago jango dugu horregatik mazedonia bat prestatuko dugu, hirugarren egunen barnetasuna egingo dugu, laugarren egunean volleybolara jolastuko dugu, bostgarren egunean ura gehiago edango dugu, seigarren egunean kaleko plastikoa jasoko dugu eta zazpigarren egunean zerbait osasuntsua sukaldatuko dugu.

ARAZOA VS KONPONBIDEA

Kazetari batek janari ultra prozesatuaren aurkako protestaren buruzagiak elkarrizketatzen ditu, eta ondoren McDonalds-eko jabearekin hitz egiteko aukera dute, eta honek protesta honen aurkako bere iritzia ematen du.

BARATZE ESKOLAN

Baratze bat egin nahi dugu guttiago kutsatzeko eta gure komun berezien gorotzak erabilitzeko.

CASSEROLES ET CHAOS

Bideo honetan ikus dezakezu nola prestatzen dugun “Roule au Nutella” izeneko postre frantses bat: Nutellaz betetako bizkotxo biribildua, erraza eta guztiontzat eskuragarria, ordubete baino gutxiagoko prestaketarekin eta zapore bikainarekin.
Azkenik, laktosarik gabeko elikagaien erabilera sustatu nahi dugu; izan ere, errezeta amaitzean ohartu ginen Nutella arrunta erosi genuela, eta, beraz, taldekideetako batek ezin izan zuen postrea dastatu.

CRO-CRÊPE

Proiektu honetan, sukaldaritza bideo bat egingo dugu, non hiru plater frantses prestatuko ditugun: krepe bat, croque monsieur bat eta éclair bat. Bideo honetan, sukaldaritzaz gain, nutrizioari buruzko mezua bidali nahi dugu. Eskolekin gertatzen dena da hori. Astean egun bat beste herrialde batzuetako platerak prestatzeari eskaini nahi diogu, hau da, Adibidez, jantokian, beste herrialde batzuetako janaria zerbitzatu zezaketen; asteartean Ratatouille zerbitzatu zezaketen, edo atsedenaldian eclairrak banatu zitzaketen bazkaltzeko.

EGUN BEGETARIANOA

Bideo honetan errezetak proposatzen ditugu egun begetarianoa hobetzeko.

EKO-ORDEZKARIAK 1-2

Gure ikastetxeko baratzean egiten dugun erronkatxoa aurkeztu dugu; BARATZEAREN DISEINUA

– ESKALAN MARRAZTU.
-LEKUKO BARAZKIAK AZTERTU.
– ZEIN LANDATU DEZAKEGUN AUKERATU; espazioa, lerrokatzeak…
– BARATEAREN DISEINUA.
-BARATZEAREN MAKETA.

EKO-ORDEZKARIAK 3-4

Eskolan elikadura osasungarriaren inguruko diagnosia eta eskuhartzea egin dugu. Lanketa horren arira konturatu gara gure ikastetxearen aniztasunak gosari osasuntsu anitz ezaguteko aukera ematen digula; Brasil, Moldavia, Bangladesh…

Erronka gosari, elikagai hauek ezagutu, bertako dendetan erosi eta MUNDUKO GOSARI osasuntsu erraldoi bat antolatzea delarik.

ELIKADURA ERONKA

Jolasaldian ikasleek osasungarriak ez diren hamaiketakoak ekartzen dituztela ikusi ondoren, test batzuk egin dira hau egia den jakiteko. Datuak interpretatu ondoren, proiektu bat egin da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin. Proiektu honetan, testetan lortutako emaitzak azaltzen zaizkie ikasleei, eta hamaiketako osasungarrien dastaketa bat eramaten zaie (etxeko bizkotxoak, oloarekin egindako opilak…), haiek dituzten gustuak kontuan hartuta.Horrez gain, errezetetako bati buruzko bideotutorial bat egin da, eta ikasleekin partekatzen da, etxean hamaiketako osasungarri hori prestatzeko aukera izan dezaten.

FICO FIT APP

Nutrizioari buruzko ezagutza handitzeko eta hobetzeko aplikazio bat eskaintzen dizugu.

KOMUNA ETA KANTINA HOBETU

Komunak eta jantokia hobetzeko proiektu bat eta ideiak.

LA BRIGADE DES SAVEURS

Gure errezeta arrautza, irina, bainila eta AB (Nekazaritza Biologikoa) etiketadun frantziar fruta zatiekin egindako krepe bat da. Horrez gain, txokolate urtuarekin bustitzen da guztia.

Bideo honetan, nekazaritza biologikoa sustatu nahi dugu. Horri esker, gure janariaz gozatu ahal izango dugu pestizidarik edo kontsumorako egokiak ez diren genetikoki eraldatutako organismorik gabe. Horrela, janaria zuzenean ekoizlearengandik lortzen dugu.

Horrela, fruta eta barazkiak beti bezala gozatu ahal izango dituzu.

Eta gure eskolako jangelak produktu biologiko mota hauek erabiltzea ere nahiko genuke, mugimendu hau babestuz.

LES DÉLICES

Bi errezeta egin ditugu: limoizko moussea eta txokolatezko krepeak. Alde batetik, limoizko moussea prestatu dugu. Horretarako, osagai sinpleak erabili ditugu, hala nola limoia, azukrea eta nata. Postre freskoa eta arina da. Bestetik, txokolatezko krepeak egin ditugu. Errezeta hau egiteko, esnea, irina, arrautzak, azukrea, gatza eta txokolatea erabili ditugu. Krepeak errazak eta oso goxoak dira.

Gure bideoan bi postreen prestaketa azaltzen dugu pausoz pauso. Gure bideoaren mezua da elkarrekin sukaldatzea dibertigarria dela eta etxean egindako postreak prestatu ditzakegula.

Gainera, gure bideoan kalitatezko produktuen garrantzia azpimarratzen dugu. Horretarako, “Label Rouge” bezalako ziurtagiriak dituzten osagaiak erabiltzea proposatzen dugu, hauek kalitate handiagoa eta jatorri fidagarria ziurtatzen baitute. Bideo hau gure eskolako proiektu baten barruan egin dugu, eta ikasle guztiek parte hartu dugu errezetak prestatzen. Horrela, eguneroko sukaldaritzan ere produktu onak aukeratzearen garrantzia eta taldean lan egitearen balioa erakutsi nahi dugu. Era berean, gure ikastetxeko jantokian ere kalitate hoberen elikagaiak erabiltzea proposatu nahi dugu, ikasle guztientzat janari osasuntsua eta fidagarria bermatzeko. Horrela, eguneroko sukaldaritzan produktu onak aukeratzearen garrantzia eta taldean lan egitearen balioa erakutsi nahi dugu.

LES MAINS DANS LA PÂTE

Flammkuchen, edo tarte flambée, Alsazia eskualdeko plater tradizionala da, Frantzia eta Alemania artean kokatuta. Oso orea mehea duen pizza antzeko prestaketa da, normalean crème fraîche edo esne-gainarekin estalia, tipula xerra finak, bacon zatitua eta gazta gehituta. Labe oso beroan egosten da, ertzak kurruskari eta urre-koloreko geratu arte. Jatorrian, ogia egiteko labeen tenperatura egokia zela egiaztatzeko erabiltzen zen. Gaur egun, oso plater ezaguna da Europa erdialdean eta aldaera asko ditu. Gure proposamenean, nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egiten dugu, pestizidarik gabeko eta kalitate handiko osagaiak erabiliz. Tokiko eta sasoiko produktuak lehenesten ditugu, zapore hobea eta ingurumenarekiko errespetua bermatzeko. Gainera, nahi dugu ikastetxeko jangelan ere produktu ekologiko eta kalitatezko hauek sartzea, osagai osasuntsu eta jasangarriak eskainiz, janariaren esperientzia osoa modu errespetuzkoan eta osasungarrian egitearren.

MINI EUSKALDUNAK

Ukaiteko osasun eta elikagai hobea, “Mini euskaldunak” taldea aipatzen du “Hondakinen erabilpena ekonomia zirkularren”. Projektu hori explikatzen du gure eskolako komunak eta bide hobeagoena erabiltzeko jan gelaren ondakinak. Gure projektua explikatzen du laborari txikien beharra elikagai osasuntsuagoa ukaiteko.

MLM DÉLICES

Guk proiekturako croissant frantsesak prestatu ditugu; hauek Parisekoak dira jatorriz.

Errezeta egiteko oinarrizko osagaiak erabili ditugu: irina, esnea, azukrea, gurina, ura eta legamia.

Orea prestatu ondoren, tolestu eta forma eman diogu croissant itxura lortzeko, eta atseden hartzen utzi dugu.

Azkenik, labean sartu ditugu urre kolorekoak izan arte. Kanpotik kurruskariak eta barrutik leunak geratu dira.

Errezeta honekin Slow Food erabili dugu.

Slow Food ez da janari azkarraren aurkako kontzeptu bat soilik, baizik eta kontsumo iraunkor eta kalitatezko bizimodu bat. Mugimendu honek produktu naturalen kontsumoa sustatzen du, tokiko errezetekin, presarik gabe eta benetako zaporeez gozatuz.

Mezu honen bidez adierazi nahi dugu batzuetan otorduak lasaiago egin behar direla eta tokiko produktuak aprobetxatu. Bai etxean, bai ikastetxeetako jantokietan.

PIERRAFEU

Mousse au chocolat egingo dugu. Moussea txokolatea, arrautza, gurina eta azukrea darama.

Sukaldatzerakoan Nutri-score zer den ikasi dugu.

Errezeten osagaiak aukeratzeko Nutri-scorearen arabera egingo dugu, Normalean A/B ataletakoa izango dira baina batzuk E atalakoa. Jangelan janaria berde ataletakoa (A/B) izatea nahia dugu.

RACLETTOUILLE

Hiru errezeta egingo ditugu: entrekota, krepeak eta raclettea.

Hasteko, osagaiak: irina, azukrea, esnea, arrautzak, gurina, Nutella, ogia, saltxitxak, entrekota, erromeroa, gatza, raclette gazta, patatak eta urdaiazpikoa.

Behar ditugun tresnak hauek dira: sardexkak, labanak, lapikoa, platerak, ontzi bat, edalontzi bat, krepe-makina, raclette-makina, zartagina eta bol bat.

Raclettearekin hasten gara: beharrezko osagaiak prestatzen ditugu, makinan jartzen ditugu eta egosi arte itxaroten dugu. Prest daudenean, plater batera ateratzen ditugu gaztarekin batera.

Bigarren errezeta entrekota da: lehenik, zartagina gurinarekin berotzen dugu eta entrekota jartzen dugu. Bitartean, patata-purea egiten dugu. Zartagina bero dagoenean, entrekota prestatzen dugu. Amaitzeko, platereratu eta erromero-adar bat jartzen dugu.

Krepeak egiteko, orea prestatzen dugu, krepe-makinan egosten dugu, eta prest daudenean azukrea eta Nutella gehitzen dizkiegu, eta listo. Sukaldatzerakoan, laktosa gabeko osagai batzuk erabili ditugu. Beraz, ikastetxeak laktosarekiko intolerantzia duten pertsonak gehiago kontuan hartzea nahi dugu, eta kafe-makinan laktosarik gabeko esnea jartzea.

SARDINETTES

Egin dugun bideoan bi errezeta egingo ditugu, lehenengoa rillette de sardines eta bigarrena crepe suzette. Gure mezua sasoiko elikagaiak gehiago erabiltzea da eta eskolaren jangelan kontutan izatea elikagai horien erabilera, adibidez, gure errezetan sardinak erabiltzen dira eta haien sasoia maiatzatik irailara da gutxi gora behera. Eskolan egin daitekeena adibidez fruta eta barazki bakoitzaren sasoia kontutan izatea eta horien erabilera sustatzea.

SURICATE

Guk crepe bat egitea aukeratu dugu, creparen masa egiteko arrautzak, irina, gurina, azukrea eta esnea erabili ditugu.

Hauetako osagai batzuk gure lagun baten amonaren baserrikoak dira, hau da, km 0.
Errezeta honekin zabaldu nahi duguna jangelan jaten diren elikagaiak ahal bada bertakoak izatea. Adibidez: arrautzak, esnea, barazkiak …

Honekin kutsadura murriztuko dugu eta osasuntsuagoak diren elikagaiak jango ditugu.

ZER JATEN DUTE BESTE HERRIALDEETAN? BIDAIA BIRTUALA

El Pilar ikastetxeko ikasleek egindako bideo honetan, Espainia, Peru, Kolonbia, Ekuatore Ginea eta Euskal Herriko janari tipikoez hitz egingo da, osagai eta prezio ezberdinekin. Bazkariak herrialde bakoitzetik etorritako pertsonek aurkeztuko dituzte: Abigail Perurako, Alba Espainiarako, Judit Euskal Herrirako, Miguel Angel Ekuatore Ginearako eta Samuel Kolonbiarako.

BOZKETA-GALDETEGIA

Aukeratu gehien gustatu zaizkizun 3 bideoak

-