GAZTEAK ON ZER DA ?
Bidasoa eskualdeko gazte ikasleentzako bideo lehiaketa da.
Helburua?
Elikaduraren inguruko ideia eta proposamen ausartak ezagutaraztea.
Zergatik bideoak?
Gure ustez gazteek badute esan beharrekoa — eta ikus-entzunezkoak dira ideiak partekatzeko modurik dibertigarri eta eraginkorrena.
Lagunei, familiei, eta baita auzokoari ere erakuts dakizkieke! Eta denok ikasten dugu zuen esperientzia eta ideietatik.
Ez pentsa parte hartzen duten taldeentzat bakarrik denik… herritar botoaren bidez edozeinek zuzenean parte hartu dezake.
HARRERA
PROZESUA
OINARRIAK DESKARGATU
AURREKO EDIZIOAK
GEHIAGO JAKIN
NOR GARA?
Bidasoa eskualdeko hiru eragile gara, elikadura bidezko eta jasangarriaren alde lanean:
Labore Txingudi
Gertuko ekoizleekin zuzenean lan egiten duen elikagai kooperatiba.
Kontsumo arduratsua eta sentsibilizazioa gure DNAn daude.
Hendaiakoop
Bazkide-babesle sisteman oinarritutako denda kooperatiboa.
Boluntarioz mugitzen gara, eta eskualdeko sareak oinarritzat ditugu.
Maïa Permaculture
“Lurraren zaintza · Pertsonen zaintza · Bidezko banaketa” etiken defendatzaileak gara. Permakultura arlo guztietan txertatu nahi dugu.
Hiruok elkartzen gaituena:
Elikadura sistema agroekologiko bat, osasuntsua, bidezkoa eta tokikoa!
NONDIK DATOR GAZTEAK ON?
2022an, Hendaiakoop eta Labore Txingudi elkartu ginen, Bidasoa ibaia igarota ere gauza bera egiten genuelako:
- Ekoizleak ezagutarazi
- tokiko elikadura sustatu
- Komunitatea aktibatu
2023an, Maïa Permaculture batu zen, hezkuntza eta sentsibilizazioa proiektuan txertatuz.
Eta hortik sortu zen… Gazteak On, Elikadura Erronka!
GAZTEAK ON lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamenduak antolatutako“mugaz gaindiko herritartasun-proiektuak-Ideiak 2025” programaren dirulaguntzari esker gauzatzen da.
Lan hau sustatzen, Bidasoaldeko elikadura burujabetzaren arloan ekiten ari garen hiru erakunde gara:
Mila esker, zuen bozken bidez, proiektu hau aurrera eramateko aukera eman diguzuen guztiei.




