GAZTEAK ON 2025
Hauek dira 2025eko erronkan saria jaso zuten proiektuak:
HARRERA
PROZESUA
OINARRIAK DESKARGATU
AURREKO EDIZIOAK
GEHIAGO JAKIN
Epaimahaiaren saria
OHITURA OSASUNTSUEN BILA
Gure hamaiketakoaren inguruko ohiturak aztertu ditugu, horretarako inkesta bat diseinatu dugu eta ikas komunitatean zabaldu dugu “google inprimaki” -en bidez, informazioa biltzeko asmoz. Emaitzak aztertu ondoren, hamaiketakorako genituen ohiturak osasuntsuak ez zirela ikusi genuen. Hau aldatzeko asmoz eskolan “frutaren eguna” prestatzea proposatu genuen. Astean behin jangelan sobratutako fruta ikasleei eskaintzen diegu, hamaiketako osasuntsu bat sustatuz eta fruta zakarretara ez botatzea edota hondatzea sahiestuz.
Herritarren saria
GURE GOSARIA
Gure ikaslegoak eta ikas komunitateak daukan gosaltzeko ohiturei buruzko diagnosi bat egin dugu google galdetegi bidez.
Diagnosiaren ondoren ikasleekin bildu eta hausnarketa baten ondoren “energimetroa” martxan jartzea proposatu dute ikasleek. Energimetroak kolore desberdinetako txartelak erabiliz modu zuzenean bistaratuko die ikasleei egindako gosaria osasuntsua den edo ez, kontzientziazio bat lortzeko asmoz.
Azkenik lehiaketa txiki bat antolatuko dugu, hilabete baten buruan gosari “osasuntsu”-ak egin dituzten geletan, tutoritza orduan, zinema eta palomitak eskainiko dira.
Azken bi urratsak, energimetroa eta lehiaketa, datorren ikasturtean jarriko dira martxan gure ikastetxean.
Prozesu hau adierazi nahi izan dugu bideo labur honetan.
Lehiaketaren aipamen berezia
GURE BASERRIA
Kaixo, El Pilarreko 1.DBHko ikasleak gara eta gure menu osasungarria aurkezteko bideo txiki bat prestatu dugu. Bideoan, gure menua agertzen da, entsalada, bakailua pil-pilean eta marrubiak natarekin hain zuzen ere.
Pertsonaiak sukaldaritza-programa batean daude eta “Gure Baserri-ko” menu ospetsua berregin behar dute. Bi talde daude, hauetako batek programa saboteatzen. Bitartean, arazo txiki batzuk egoten dira.
2025.urteko edizioaren partaide guztien bideoak ikusi nahi badituzu, egin klik HEMEN
GAZTEAK ON lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamenduak antolatutako“mugaz gaindiko herritartasun-proiektuak-Ideiak 2025” programaren dirulaguntzari esker gauzatzen da.
Lan hau sustatzen, Bidasoaldeko elikadura burujabetzaren arloan ekiten ari garen hiru erakunde gara:
Mila esker, zuen bozken bidez, proiektu hau aurrera eramateko aukera eman diguzuen guztiei.


